XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barbantxo Duela denbora luze, senar-emazte zoriontsu bat baso ondoan bizi zen.

Senar-emazte honek seme bat izan zuen.

Txiki-txikia zen, garbantzo bat bezalakoa.

Horrexegatik Barbantxo izendatu zuten.

Denbora pasa zen eta Barbantxo mutil langile eta oso ona bihurtu zen, txikitxo izan arren.

Egun batetan Barbantxok bere amari honela esan zion: - Amatxo, utziko al didazu aitari bazkaria eramaten? Etxetik oso urrun dago eta.

- Baina, semetxo maitea, oso txikia zara, ezin izango duzu otarrarekin erantzun zion amak.

Baina Barbantxok, txikia bazen ere, oso indartsua zen, eta otarra hartu eta luma balitz bezela altxatu zuen.

Amak hori ikustean aitarengana joateko baimena eman zion.

Barbantxok kaletik ibiltzea oso arriskutsua zela pentsatu zuen, oso txikia zelako.

Horregatik jendeak ikusteko eta ez zapaltzeko kantatzea bururatu zitzaion.

Eta honela abestu zuen:
Patxin, patxan, patxon
Barbantxo txiki, hemen dago
.

Patxon, patxan, patxin
kontuz ibili, nirekin
.

Bapatean euria ari zuen.

Barbantxo aza baten azpian, busti ez zedin, ezkutatu zen.

Handik zebilen idi batek azarekin batera, otarra eta Barbantxo jan zituen.

Orduak joan, orduak etorri, eta Barbantxo ez zen etxera itzultzen.

Gurasoak oso kezkatuak zeuden, eta bere bila joan ziren honela oihukatuz: - Barbantxo! Non zaude? Barbantxo! Non zaude?.

Azkenean ahots bat entzun zuten: - Hemen nago, idiaren tripasorroan!.

Gurasoek, oso izutuak, idiari janari asko eman zioten itotzeko asmoz.

Hainbeste janari emateagatik, idia estulka hasi zen eta Barbantxo gezi bat bezala irten zen bere ahotik, kriston kolpea hartuz.

Gurasoak, oso pozik zeuden Barbantxo aurkitu zutelako eta oraindik ospatzen daude.

Eta hau hola bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Derioko plazan.